XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Perturbazioaren iturrian edo fokuan, kanpotik ezartzen zaio energia partikulari, eta honek, uhina hedatu ahala, ondoko partikulari transmititzen dio.

Higidura harmoniko sinplea duen m masadun partikula batek segundo bakoitzean transmititzen duen energia, ondoko formula honek ematen du: .

4.6.- UHIN-HIGIDURAREN INTENTSITATEA.

Uhin-higidurak puntu batean duen intentsitatea, hedapen-norabidearekiko elkartzut den azalera-unitatean segundo bakoitzean zeharkatzen den energi kantitatea da.

Uhinaren fokuan segundo bakoitzean E energia emititzen bada, R distantziara (eta uhina esferikoa dela pentsatuz) zeharkatuko duen azalera osoa: izango da.

Beraz, intentsitatea fokutik R distantziara.

Baina Rsub1 distantziara, azalera esferikoa: izango da eta intentsitatea: izango da.

Eta hortik: .

Beraz, uhin-higiduran intentsitateak puntu desberdinetan, fokura duten distantziaren berreduraren arau aurkakoak dira.

Horregatik, fokutik urrutiratu ahala partikulen anplitudea gero eta txikiagoa da.